Gorengo Mailako taldeak Lesakan irabazi du

Gorengo Mailako Hondarribia FE-k garaipen inportantea lortu du asteburuan. 2-4 nagusitu zaio aurkari zuzen bati, Lesakako Beti Gazte taldeari, kanpoan gainera. Maite Rivera taldeko golegile nagusiak bitan zulatu zuen nafarren atea, eta beste bi golak Ekhiñe Zubillagak eta Kaial de Juanek egin zituzten.

Garaipenari esker, bigarren Añorgarekin berdinduta jarraitzen dute hondarribiarrek —partida bat gutxiago jokatuta—, eta Beti Gazte eta Allerrurekiko sei puntuko aldea ireki dute.

Beste astebetez Intxaurdi da lider eta ia ziurtzat eman daiteke lehen fasea buruan bukatuko duela, Añorgak eta Hondarribiak baino bederatzi puntu gehiago baititu (ikusi sailkapena). Hortaz, bigarren izateko borrokatuko dute hondarribiarrek.

Hurrengo asteburuan hamabigarren jardunaldia izango dute jokoan Gorengo Mailan. Hondarribiak azkenaren kontra jokatuko du etxean, Herrerako Sportingen aurka, eta Añorgak azken bigarrena izango du aurkari, Trntxerpe. Okerrik ezean, sailkapenak berdin jarraituko du asteburua bukatuta.

Hondarribia fe futbola asteburuko emaitzak

Lehen fasea hiru onenen artean bukatzea ia ziurtatu du taldeak

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend