Arte hauskorra, begien gozamenerako

Hori da Hondarribiko Medievo kafetegian sartzen denak aurkituko duena. Arte hauskorra. Larunbatetik eta urtarrilaren 31ra arte Beira puztuta erakusketa bisitatu daiteke Gipuzkoa plazako establezimenduko beheko solairuan. Igor Obeso hondarribiarrak Irunen duen Beira badago tailerrean eginiko lanak dira. Izenak argi erakusten duen bezala, beira puztua teknikaren bidez sortuak.

Orotara, formatu oso desberdineko 38 piezek osatzen dute erakusketa, zein baino zein ederragoa. Urtarrilaren 31ra arte bisitatu daiteke. Hori bai, zerbait erosteko asmoa duenak mugitu beharko du, ireki zuenetik pasa diren bi egun eskasetan dagoeneko bospasei bat ale saldu baitira.

Igor Obeso Beira puztuta

Erakusketako bi pieza

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend