Odol gaztea bigarren postura itzultzeko

Hondarribia Futbol Elkartea

Kadete Mailako hiru neskek nagusiekin debutatu zuten larunbatean (arg: Julian de Juan)

Hondarribia Futbol Elkarteko nesken taldeak meritu handiko garaipena lortu zuen larunbat arratsaldean Hondartzako belar artifizialeko zelaian. 4-3 irabazi zion Santo Tomas Lizeoari, Gorengo Mailako bigarren itzuliko lehen jardunaldian. Maite Riverak eta Kaial de Juanek bina gol sartu zituzten. Hondarribiarrek hiru jokalari falta zituzten, eta Kadete Mailako taldeko hiru jokalarirekin bete zituzten hutsuneak; bik hasieratik jokatu zuten, hirugarrena bigarren zatian zelairatu zen.

Garaipenari esker, eta Añorgak lider Intxaurdirekin galdu zuela aprobetxatuta, bigarren postuarekin berdindu du Hondarribiak (ikusi sailkapena). Hain zuzen ere, Añorgarekin berdinduta dago 18 punturekin, baina partida bat gutxiago jokatuta, epailea agertu ez zelako Axularren kontra jokatu ez zena. Partida hori irabaziko balute, bigarren bakarrik jarriko lirateke Ainhoa Iñarraren neskak.

Hurrengo partida Beti Gazteren kontra jokatuko dute berdeek. Lehen itzulian 3-2 nagusitu ziren hondarribiarrak.

Asteburuko kirol emaitzak

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend