Gurutz Aginagalde, Bidasoako presidente berria

Gurutz Aginagalde, Artalekun.

Gurutz Aginagalde dagoeneko Bidasoa eskubaloi taldeko presidente berria da. Joan den larunbateko (hilak 24) hauteskundeetan hala erabaki zuen bazkideen gehiengoak, eta hala, eskubaloia utzi ostean, ibilbide berri bati ekingo dio irundarrak.

Orotara, 468 bozka jaso ditu Aginagaldek (botoen %63,78a); Iñaki Emaldi hautagaiak berriz, 256 (botoen %35,22a). Partaidetza oso altua izan da; bazkideen %84,57ak bozkatu du.

Aginagaldek talde handia osatu du datorren agintaldirako: Asier Zubiria, Javier Zuazua eta Gorka Wamba jokalari ohiak eta Ainhoa Isarch, Oihana Sanchez, Olatz Tamayo, Igor Barandiaran, Ruben Fraile, Urko Iturralde eta Jurdan Arretxe.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend