Eskolan ere, indarkeria matxistaren kontra
Talaia eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek ere bat egin zuten Mataza Solidarioak nazioarteko ekintzarekin.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen atzokoa. Hondarribiko ekitaldi nagusia
bezperan egin zuten, Kasino Zaharrean. Baina ez zen bakarra izan. Esaterako, Talaia eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleek ere bat egin zuten Mataza Solidarioak nazioarteko ekintzarekin, eta ostiralean elkartasun bufandez apaindu zituzten Biteri eta Bordari (irudian) ikastetxeetako kanpoaldeak.
Ostiralean josi zituzten ikasleek eramandako matazak