[GALERIA] Arraunlarien festa, bedeinkatuta

Amabitxi lanak Maria Pilar Goikoetxeak egingo ditu, Ioseba Amunarriz patroiaren amak.

Egun handia da gaurkoa Hondarribiko arraunlari eta elkarteko kideentzat. Lege zaharrari jarraituta, aurten irabazitako hamalau banderak bedeinkatu dituzte Meza Nagusian, eta ondoren bazkaltzera eta festara bildu dira denak.

Elizarainoko bidea desfilean egin dute goizean, etxafuegoak iragarle, Abiyuan txaranga buru, udal agintariak lagunduta, eta herritarren txalo artean.

Parrokiako meza bukatuta, berriz, Hermandadera eraman dituzte bedeinkatutako bandera denak, ohi bezala, Arrantzaleen Kofradiari emateko. Kofradiaren inguruan, bestalde, goiz-goitik, trapu historikoak zintzilik izan dira.

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend