Hamalau bandera bedeinkatuko ditu bihar Hondarribia Arraun Elkarteak

hondarribia.arraun

Arraunlariak, udaletxean, Kontxako banderarekin.

Arraun klubetan ezinbesteko hitzordua da bandera bedeinkapenena. Izango dira taldeak zer ospatzerik ez dutela izango, arraunaren modalitate guztietan ez dutelako trapurik irabazi. Ez da Hondarribia Arraun Elkartearen kasua. 2018ko sasoian irabazitako hamalau banderak bihar bedeinkatuko dituzte. Amabitxi lanak Maria Pilar Goikoetxeak egingo ditu, Ioseba Amunarriz lemazainaren amak.

Lehenik, 12:15ean, arraunlariak, klubaren zuzendaritza batzordekoak eta Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak, Abiyuan txaranga buru dutela, desfilea egingo dute arraun taldearen egoitzatik abiatuta. Kale Nagusian zinegotziak gehituko dira desfilera, eta denak elkarrekin 12:30ean parrokian egingo den meza nagusira joango dira.

Mezaren ondoren, banderak Hermandadera eramango dituzte, Arrantzaleen Kofradiari emango dizkiote denak ohikoa den moduan, Ondorenm bazkaria egingo dute Alameda jatetxean.

Hondarribia Arraun Elkarteak irabazi dituen hamalau banderetatik hamar gizonen A traineruak lortu ditu. Beste bat emakumeenak irabazi du, aulki mugikorrean beste bi iritsi dira, eta azkena trainerilletakoa izan da. Banderarik nagusiena, Kontxakoa izan da.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend