Duela 20 urteko Kimuak erakutsiko dituzte ostiralean Amute-Kostan

1998ko Kimuak erakutsiko dituzte ostiralean Amute-Kostako udal egoitzan, 19:30etik aurrera. Hogei urte bete ditu aurten Kimuak programak. 1998tik Euskadiko Fimategiak urtero-urtero EAEn ekoitzitako film laburren katalogoa osatu du, eta ostiralean Hondarribian lehen ekitaldian hautatutako lanak ikusteko aukera izango da. Hurrengo asteetan, beste bost katalogo aurkeztuko dituzte, 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetakoak hain zuzen ere.

Txotx Kimuak 1998

‘Txotx’ laburreko fotograma bat

Ostiral honetan erakutsiko diren laburren egileen artean, besteak beste, Koldo Almandoz, Irene Arzuaga, Tinieblas Gonzalez edota Asier Altuna eta Telmo Esnal daude. Zortzi lan proiektatuko dituzte guztira, euskarazko hiru eta gaztelaniazko beste bost, horietako batzuk hainbat sari irabazitakoak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend