Aste honetan eman behar da izena Gabon kanten jaialdirako

Olentzero gabon kanten lehiaketa

Talde bat gabon kanten jaialdian parte hartzen

Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak Olentzero eta Gabon Kanta jaialdian izena emateko epea ireki du. Hilaren 24a (larunbata) da izena emateko azken eguna; egun horretako 13:00etan batean bukatuko da epea.

Aurkezten diren koruek hogei lagunez behintzat osatuak egon behar dute, eta kide gehienak 16 urtetik gorakoak izan. “Euskarazko bi gabon kanta abestuko ditu bakoitzak, bata Olentzeroa eta aukera askekoa bestea”, azaldu du udalak.

Olentzero panpinarekin aurkezten diren taldeek 400na euro jasoko dute, gainontzekoek 250 euro bakoitzak. BAZ bulegoan eman behar da izena, eta eta eskaera orriarekin batera, taldeko ordezkariaren edo elkartearen banku kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria entregatu behar da.

Irakurri oinarriak

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend