Gertukoen berotasuna jaso du Ion Areitiok

Elite Mailan ari denetik denboraldi bikainena itxi ondoren, gertukoen berotasuna jaso zuen larunbat iluntzean Ion Areitio bike trial txirrindulari hondarribiarrak. Ezusteko omenaldi xumea egin zioten San Pedro kaleko Azeri elkartearen kanpoaldean, eta 200etik gora lagun elkartu ziren bertan. Munduko Txapelketan zilarra lortu duen arren —urrea ere, taldeka—, txapeldunaren txapela oparitu zioten. Txapela buruan, datorren urtean urrea lortzen saiatuko dela esan zien Areitiok omenaldira hurbildu zirenei.

[Elkarrizketa]: “Urterik onena izan da, dudarik gabe”

Ion Areitio

Areitio, Azeriko balkoian, oparitu zioten txapela buruan jarrita

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend