Trafiko aldaketak Behobia-Donostia dela eta

Irunbus zerbitzua

Irungo Udalak jakinarazi duenez, igandeko Behobia-Donostia lasterketak trafikoan eragina izango du. Zein kale moztuta izango diren, beste zein aukerako bide dauden eta autobus zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman du.

Moztuta egongo da 06:00etatik 14:00etara GI 636 errepidea Osinbiribil eta Zaisa III artean (Antxon Ttipi). Behobia edo Nafarroa aldera doazenek Artiga pasealekua-Blaia-Gazteluzar-Lastaola ibilbidea egin beharko dute. Aldiz, Donostiara joateko, AP-8 hartzea gomendatzen dute. Behobiatik badatoz, Zaisa IIItik sartu, hilerri aldera jo, eta, gero, Vollmer-Urdanibia-Junkal-Iparralde bidea egin beharko da Galeko biribilgunera arte, eta handik Kateara.

09:15etik 14:00etara egongo da moztuta Nafarroa etorbidetik hasi eta Elizatxora arteko zatia, Colon pasealekua eta Gipuzkoa etorbideak kontuan hartuta.

07:30etik 10:00etara moztuko dute, berriz, Geltoki kalea. Ondorioz, hara doazen autobusak Anaka 2 zenbakian geldituko dira.

Autobusek honako aldaketak izango dituzte:

  • 1 Linea: Zaisa-Ospitalea. Ez da Behobiara arte iritsiko da 14:00ak arte, eta Osinbiribileko biribilgunean egingo du azken geltokia. 09:00etatik 14:00etara Ospitale eta Hondarribia kalea arten ibiliko da bakarrik.
  • 2 Linea: San Juan-Katea. Zerbitzua etengo dute 08:30etik 14:00etara.
  • 3 Linea: Arbes-Artia/Arbes-Olaberria: 08:00etatik 14:00etara autobusak ez du ohiko ibilbidea edukiko. Nafarroa etorbidetik pasako da eta Olaberriaraino iritsiko da.
    Honako ibilbidea egingo du: Arbes-Blaia 22-Hilerria-Harrobieta-J.M Franco-Portu plaza-Cesar Figerido-Juan Vollmer-Arbes.
    Arbestik Olaberriara, berriz: Arbes-Urdanibia plaza (Menchu Gal)-Larreaundi-EPA Olaberria-Olaberria-S.J Langile-Santa Elena zubia-Arbes.
  • 4 Linea: San Juan-Anzaran-Olaberria. Zerbitzua etengo dute 07:30etik 14:00etara zerbitzua.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend