[Bideoa] Langileak, erabakitzeko prest

hartuhitza.langileak

Langileak, gaur, galdeketaren alde Urdanibia plazan.

Irungo langileek hilaren 18an, igandean hirien egitekoa den herri galdeketaren alde egin dute. ‘Bai’ hori adierazteko argazkia atera dute gaur goizean Urdanibia plazan. Botoa emango dute Hartu Hitza Irunek antolatutako galdeketan.

Galdeketari aldekotasuna agertu dioten langileak norbanako bezala joan  dira agerraldira, eta Hartu Hitzak jakinarazi duenez, gehienak ELA eta LAB sindikatuetara atxikita daude.

Langileen artean ere Euskal Herriaren estatus politikoaren gaineko galdeketak ilusioa sortu duela nabarmendu du Hartu Hitzak. Izan ere, asko dira jada galdeketarekin bat egin duten norbanako, talde, elkarte eta eragileak, “sektore asko batzen dituen eragilea da Hartu Hitza”.

Ondoko bideoan ikus daitekeenez, giro onean izan dira agerraldia bitartean langileak. Ez dute hamaiketakoa egiteko aukera galdu.

Lotutako albisteak

+ Jose Antonio Santano alkateak galdeketaren bermeak jaso ditu.

+ Bermeak izango ditu azaroaren 18ko galdeketak.

+ Gaurtik, herri galdeketa abian Irunen.

+ Zer galdetuko da? Zeintzuk dira balizko erantzunak?

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend