Udal hauteskundeei begira jarriko da Hondarribiko EH Bildu

EH Bildu HondarribiaHondarribiko EH Bilduk batzarrera deitu ditu herritarrak hilaren 10erako (larunbaterako). Herri batzarra Muara elkartean egingo dute, 09:30ean hasita. Mintegi modura antolatu dute goiza.

Hala, 09:30ean gosaria emango diete bertaratzen direnei. 10:00etako sarreraren ondoren, hauteskundeen gaian sartuko dira buru-belarri, hiru gai aztertuz: militantzia eredu berriak, herri programa eta zerrendak, eta antolaketa.

11:45ean komunikazio tresna berrien gaineko argibideak emango dizkiete partaideei, 12:00etan hamaiketakoarekin ixteko jardunaldia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend