Okzitaniako dantzen ikastaroa egingo dute Hondarribian

Meakako Adixkideak dantza taldeak antolatuta, Okzitaniako dantzak ikasteko tailerra egingo dute Hondarribian, bihartik hasita. Asteazkenetan egingo dute, azaroaren 7an hasi eta abenduaren 19ra arte, zazpi egun guztira. Biteri eskolan egingo dute ikastaroa, 20:00etatik 21:00etara, eta hiru dantza ikasiko dituzte: Bourree, Courinto, eta Mazurka.

Interesdunek honako bi bide dituzte izena emateko: 600 04 81 57 telefono zenbakira deitu, eta Meakako Adixkideen posta elektronikora idatzi.

Meakako Adixkideak erromeria

Meakako Adixkideak taldeak antolatu du ikastaroa. Irudian, jaietako erromerian

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend