Bigarren bakarrik jarri da Hondarribia, Añorga atzean utzita

Emakumeen Gorengo Mailako Hondarribiak 4-0 irabazi zion igandean Trintxerperi. Miren Rivera taldeko goleatzaile nagusiak beste bi gol egin zituen, eta Miren Gonzalezek eta Maria Puertak bana. Garaipenari esker, bigarren postuan bakarrik geratu dira hondarribiarrak, Beti Gaztek Añorgari irabazi ziolako (ikusi sailkapena).

Hurrengo partida taularen erdialdean dagoen Axularren kontra jokatuko du taldeak. Irabazi beharreko partida dute hondarribiarrek, lehen itzulia Añorgarekin itxi aurretik. Lehiari dagokionez, igoera faserako sailkatzea da Ainhoa Iñarrak zuzentzen duen taldearen helburua. Bi multzoetako bakoitzeko lau talde sailkatuko dira eta, dena ongi, horien artean beharko luke Hondarribiak; zortzi horietatik bi igoko dira Ohorezko Erregional Mailara.

Nolanahi ere, oso talde gaztea da, eta adin horretan helburuak ondo pasatzea izan behar duela uste du entrenatzaileak: “Gure helburua partida guztietan disfrutatzea da. Zaila da adin hauetan nesken taldea sortu eta gero mantentzea. Horregatik, jokalariak gustura sentitzea bilatzen dut, gogoz aritu daitezen, ez daitezen desanimatu”.

Orain arte sei partida jokatu ditu taldeak, bost irabazi ditu eta bakarra galdu, Intxaurdi liderrarekin. Igoera fasera sailkatuz gero, zailagoa izango zaie puntuak hirunaka batzea. “Irabazten badugu askoz hobe —adierazi du Iñarrak—, gu pozik. Baina bestela ez du axolako, galdutako partidako akatsak zezentzen saiatu gara, eta hurrengo partida prestatu”.

Asteburuko kirol emaitzak

Hondarribia FE futbola

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend