66 lagunek eman dute izena Mintzalaguna egitasmoan

mintzalaguna elkarrizketariak 1

Aurreko urteetan bezala, mahai inguruak edota irteerak antolatu dituzte.

Ikasturte honetako Mintzalaguna bihar hasiko da, 18:30ean, udal euskaltegian egingo duten inaugurazio ekitaldiarekin batera. Bertan parte hartuko du Monica Martinez udaleko Euskara ordezkariak.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, aurten 66 lagunek eman dute izena egitasmoan. Horietatik zazpi izango dira mintzalagunak eta 59 mintzakideak.

Aurkezpen ekitaldi honetan parte hartzaileak taldeka banatuko dira, eta egitasmoa nondik nora garatuko duten zehaztuko dute. Hain zuzen, tailerrak, ekitaldiak eta irteera bat egingo dute urtean zehar.

Norbaitek mintzalagun edo mintzakide izan nahiko balu, oraindik izena emateko aukera dauka udal euskaltegian (943 505273). 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend