Pentsiodunek ez dute amorerik emango

Jendetza bildu da beste behin San Juan plazan. Eguraldia dela eta, arkupeetan egin dute elkarretaratzea.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak berriz ere kalera atera dira, hiria pentsio duinen aldeko oihuz betetzeko asmoz. Asteleheneroko elkarretaratzeei jarraipena eman diote gaur ehunka eta ehunka lagunek. Eguraldia dela eta, udaletxe azpiko arkupeetan elkartu behar izan dira.

Azken hilabeteotan bezalaxe, ondorengo aldarrikapenak egin dituzte:

  • Pentsioen blindajea.
  • Erosteko ahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea.
  • Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea. 1.080 euroren azpiko pentsiorik ez.
  • Jasangarritasun faktoreari ez (pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena).
  • Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.

Pentsiodunen mobilizazioek ez dute etenik izango. Pentsio duinak izan arte lanean tinko jarraituko dutela nabarmendu dute beste behin, eta astelehenero elkarretaratzeak egiteko asmoa dute. Pentsiodunez gain, gizarteko sektore guztiei luzatu diete elkarretaratze zein manifestazioetan parte hartzeko deialdia.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend