Ikasturteko bigarren bertso gaua, ostegunean Kabigorrin

Manu Goiogana irundarra ere bertsotan ariko da.

Hilaren lehenengo asteburuan atseden hartu ondoren, bueltan dira Kabigorriko bertso gauak. Azaroko emanaldia datorren ostegunerako (hilak 8) antolatu dute Kabigorrik eta Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak elkarlanean. 19:30ean ekingo diote ikasturteko bigarren bertso gauari.

Aitor Errazkin, German Urteaga, Jokin Bergara eta Manu Goiogana bertsotan entzuteko aukera izango da. Haiekin batera, Egoitz Zelaia izango da, bertso jarriak eskaintzen. Zuhaitz Oiarzabalek eta Abel Zabalak berriz, gai jartzaile eta gidaritza lanak egingo dituzte. Bertso gau guztietan bezalaxe, afaltzeko aukera izango dela gogoratu dute Kabigorritik.

Informazio gehiago, Irunabar-en helbidera idatz daiteke.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend