Hilaren 25ean musu pila banatuko dituzte kiroldegian

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek musu pila banatuko dituzte hilaren 25an Hondarribian. Musua ikuskizun berria prestatu dute eta Hondartza kiroldegian aurkeztuko dute igande horretan, arratsaldez. Ohi bezala, bi saio eskainiko dituzte, 16:00etan lehenengoa, 18:30ean bigarrena.

Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke, 8 euroan. Gaur jarri dituzte salgai Irungo AEK euskaltegian (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00, 16:00-19:00) eta Hondarribiko Arma Plaza kultur gunean (astelehenetik larunbatera 10:00-13:30, 15:00-18:00 eta igandean 10:00-14:00).

Musua

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend