Egurrezko munstroak sortuko dituzte asteartean Zuloaga Etxean

Egurrezko txotxongiloak eta bestiarioa, horixe Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak eta Santamariamadalena arte tailerrak elkarlanean biharko prestatu duten haurrentzako tailerra. 17:30ean egingo dute eta aldez aurretik izena ematea komeni da, badaezpada.

Ekintza, Mary Shelleyren Frankenstein. 200 urte zatiak josten zikloko azken tailerra da. Santamariamadalenak aurreratu duenez, Shelleyren munstroan oinarritu dira tailerra diseinatzeko: “Frankensteinen ideia hartuta ume bakoitzak egurrezko txotxongilo bat egingo du, eta denon artean bestiario bat sortuko dugu, liburutegian ikusgai egoteko”.

[GALERIA] Mary Shelleyren Frankenstein erakusketa

Mary Shelley Frankenstein

Mary Shelleyri buruzko zikloko azken tailerra izango da

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend