Astelehenak borrokarako dira

Pentsiodunak

Joan den asteko manifestazioa (argazkia: Matias Guillo)

Zazpi egunean behin egiten duten bezala, mobilizatuz hasiko dute gaur astea Hondarribiko Erretiratuek. Pentsio duinen alde elkarretaratuko dira 11:30ean Kasino Zaharrean. Aurreko astelehenean, hileko azkena izanik, manifestazioan lotu zituzten Zumardia ingurua eta Portua.

Gaur, aldiz, ohiko protesta egingo dute. Aurrena, Kasino Zaharreko kanpoaldean batzartuko dira, eta San Juan de Dios biribilgunera jaitsiko dira, han euren aldarrikapenak zabaltzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend