Metrominuto mapa, formatu handian ere

Fermin Calbeton kalean jarri dute mapa erraldoia.

Orain del urtebete ekin zion Irungo Udalak hiriko mugikortasuna mapa batean islatzeari. Horretarako, Metrominuto egitasmoa abiarazi zuen, oinezkoen mugikortasuna sustatu eta hobetzeko asmoz. Joan den azaroan 1.000 mapa baino gehiago banatu zituzten herritarren artean eta orain, formatu handian ikusteko aukera ere eskainiko dute, Fermin Calbeton kalean hain zuzen ere. Bertan, mapa erraldoia zintzilikatu berri dute.

“Mugikortasun iraunkorra hobetzeko beste elementu bat da Metrominuto. Hiritarrak hiria oinez zeharkatzera animatu nahi ditugu”, adierazi du Mugikortasun saileko ordezkari Cristina Labordak. Zehazki, Metrominuto Irungo mapa baten irudikapena da. Bertan, hiriko puntu esanguratsuenak zehaztu dituzte, eta horien arteko distantzia eta iraupena irudikatu dute, informazio gehigarri gisa. Guztira, hiriko berrogei puntu zehaztu dituzte.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend