Hotzaren dispositiboa martxan da gaurtik

Ospitale zaharra

Ospitale zaharra

Hotzak hasi ditu, eta urtero moduan, Irungo Udalak martxan jarri du udazken eta negurako prestatzen duen hotzaren dispositiboa. Aurten, hain zuzen, beste urteetan baino lehenago, gaurtik aurrera erabil ahal izango baitute beharra duten lagunek. Aurten ere Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoa prestatuko dute horretarako.

Baliabide hori Irunen dauden eta gaua pasatzeko etxebizitza edo toki egokirik ez daukaten pertsonei zuzenduta dago. Gaua pasatzeko tokia, edari beroa eta gosaria eskaintzen diete. Zerbitzua aktibatzen da gauean 8 gradu edo hortik beherako tenperaturak espero direnean.

Sergio Corchon Gizarte Ongizateko ordezkariak azaldu duenez, Gaueko Zentroa prestatzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako dekretu berriak zehazten duen moduan. Hilabete barrurako prest egongo dela aurreratu du Corchonek, eta hotzaren zerbitzua han ezarriko dela. Horren arabera, urte osoan izango dira hogei plaza finko, eta beste bederatzi gehiago, tenperaturak 8 gradutik behera jaisten direnean.

Zerbitzua
Hotzaren dispositiboa 21:30etik 09:00etara dago martxan, eta sarrerak 21:30etik 22:30era egin daitezke. Horretarako, Gizarte Zerbitzuetatik pasa behar izaten da bolantea eskuratzera, eta horrez gain, gizarte laguntza eskaintzen diete.

22:30etik aurrera, Udaltzaingoak etxerik ez dutenak kalean ikusiz gero, baliabidearen berri emango diete, eta hara lagundu nahi izanez gero.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend