Bidasoa, Euskal Kopako finalean

Bidasoa Eskubaloia Irun

Euskal Kopa irabaziz itxi nahi dute denboraldia irundarrek

Bidasoa sasoi onean dabil parte hartzen duen lehiaketa guztietan, eta Euskal Kopan ere bide beretik jarraitzen du. Atzo gauean Trapagaranen kontra irabazita, bizkaitarren kantxan, 19-35, finalerako txartela lortu du.

Finalean Zilarrezko Mailan aritzen den Zarautz izango du aurrean. Donostian Egia mendean hartuta (20-25)

Asteburu honetan, berriz, Asobal ligako partidua izango du Benidormen kontra, etxetik kanpo. Larunbatean izango da lehia, 13:00etan.

Bestalde, Espainiako Kopako ere final laurdenetan dago Bidasoa, eta abenduaren 12an jokatu du Valladolliden kontra.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend