258 lanpostu eskaini dituzte Enpleguaren Astean

Joan den astean izan zen Enpleguaren Astea Bidasoan, eta, guztira, eskualdeko enpresek 258 lanpostu eskaini dituztela jakinarazi du Bidasoa Bizirik-ek. Era berean, lan bila ari direnek 400 curriculum banatu zituzten. Iniziatiban parte hartu zuten enpresak 29 izan ziren, gehienak zerbitzu sektorekoak %28; %12 industriakoak eta %15, merkataritzakoak.

Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidentearen arabera, Enplegu Asteak egoera ekonomikoetara moldatzen jakin du, eta “azken urteetan mugaz besteko izaera sustatzen” saiatu da. Juan Mari Altuna presidenteordeak gaineratu duenez, garrantzitsuena kontratu dezente egitea bultzatzen duela da.

Azken urteetan Lapurdiko hainbat enpresek parte hartu dute egitasmoan. Pole d’emploiko Jean Baptiste Denysen esanetan, industria eta obra arloetako lanpostuak eskaini dituzte, Ipar Euskal Herrian hainbat profil betetzeko zailtasunak izaten dituztelako.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend