Pintaketa faxistak salatu ditu IAk

Pintaketak

Pintaketak

Gal Stadium inguruan pintaketa faxistak agertu direla salatu du Ikasle Abertzaleak-ek. 1915 zenbakiaren barruan, Espainiako banderaren koloreak pintatu dituzte, hain justu, union1915fans talde antifaxistari keinu eginez. Horrez gain, hainbat Espainiako bandera margotu dituzte, hainbat esaldirekin batera.

Ikasle Abertzaleen arabera, herri mugimenduari eraso egin diote, eta ezin zaiela inpunitatez jokatzen utzi gaineratu du: “Esna gaitezen behingoz eta borrokatu dezagun”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend