Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia egin diete.
1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatu zituzten hamahiru lagunek omenaldia jaso zuten joan den igandean. Ekitaldian parte hartu zuten euren senideek, eta lore eskaintza egin zieten. Askatasunaren alde borrokatu zutela gogoratu zuten. [Bukaeran dago bideoa]
Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak azaldu duenez, gazteak ziren gehienak, eta Errepublikaren legezkotasuna eta demokrazia defendatzen zituzten, faxismoaren aurrean. Beste asko bezala hil eta hobi komun batean lurperatu zituzten.
Hauek izan ziren hil zituzten hamahiru lagunak
Mertxe Lopez Cotarelo. 17 urte
Pilar Valles Vicuña. 17 urte
Jose Maria Arruti Idiakez. 18 urte
Victor Genua Montiano. 25 urte
Jesus Lopez Casado. 26 urte
Agapito Dominguez Taguada. 23 urte
Bernardo Usabiaga Jauregui. 18 urte
Manuel Justo Alberdi. 22 urte
Vicente Argote. 47 urte
Agustin Miguel Bermejo. 39 urte
Felix Luz Etxeberria. 27 urte
Angel Braña Lopez.
Miguel Jacinto Lopez Martinez. 49 urte
Francoren hilotza
Espainiako Gobernuak Francoren hilotza Erorien Haranetik ateratzeko asmoen aurrean, Nicolas Gerendiain elkartearen iritziz, ekintza sinbolikoa baino ez da, eta Erorien Harana, “frankismoaren benetako ikurra” litzateke ukitu beharrekoa, “baina ez dute nahi”.
Benetan ez dutela frankismoarekin hautsi nahi esan du elkarte errepublikanoak: “Ez dira oraindik ikertu estatuan zehar sakabanatuta dauden milaka hobiak. Ez dira baztertu kargudun frankistak. Ez dira ikertzen ondasunak konfiskatuz, presoen lanez egindako dirutzak. Diktaduraren garaiko lege asko mantentzen dira”.
Zentzu horretan, egia, justizia eta ordaintza aldarrikatzeaz gain, frankismoa berehala legez kanpo uzteko eskatu du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.