Gazteak oholtzan, gazteak publikoan

Maren

Maren gazte bizkaitarra.

Gipuzkoan Gazte Tour Ficobatik pasatuko da azaroaren 3an. Aldundiak sustatu eta udalarekin elkarlanean osatutako jaialdiak talde gazteei bultzada ematearekin batera, aisia proposamen bat egin nahi die gazteenei (12-25 urte).

 

Lau izango dira oholtzara igoko diren taldeak, eta horietako bat irundarra da, Green Day.

Sarrerak 3 euroan izango dira salgai Ficoban. Ateak 16:30ean irekiko dituzte.

Egitaraua

  • 17:00: Green Night. Irungo laukoteak Green Day talde estatubatuarraren bertsioak jotzen ditu. Taldekideak: Danae Riaño (ahotsa eta gitarra), Nahia Benito (gitarra eta koroak), Enara Arregi (baxua eta koroak) eta Jon Fernandez (bateria).
  • 18:00: Maren. 15 urteko gazte bizkaitarrak La Voz Kids telebista programan parte hartu zuen, eta orain Alguien sin vergüenza berak egindako bost kantuz osatutako LPa aurkeztuko du.
  • 18:45: Around the corner. Paula Baena eta Giovanna Bravar youtuber eta influencerrak aurkezle lanetan ibiliko dira, eta horrez gain, elkartasun azokan beren hainbat objektu salduko dituzte.
  • 20:15-22:00: Markelin DJ. Konfetia, opariak, argazkiak eta bideoak. Ikuskizun osoa eskainiko du Markelek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend