Iberikoetan, bi sari Danako jatetxearentzat

irun.davidrodriguez

David Rodriguez Danakoko sukaldaria, sariak jaso ondoren.

San Sebastian Gastronomika nazioarteko kongresuaren barruan, iberikoen pintxo txapelketa egin zuten. Hilaren 7tik 10era egin zuten kongresua, Kursaalen. Bertan Irungo Danako jatetxeak bi sari lortu zituen, iberikoen pintxoen atalean, David Rodriguez sukaldariak egindako Secreto al cuadrado sorkuntzarekin: Publikoaren Saria, eta bigarren saria Espainiako Pintxo Iberikoen  Txapelketan; atal horretan lehena Malagara (Andaluzia, Espainia) joan zen.

Pintxoa iberiko kurruskariz osatua dago, pikillo piperren marmelada ukituarekin, sagar berdearekin, xirmendu olio ehundurarekin, eta eskabetxe mahonesarekin. “Poza da gisa honetako sariak jasotzea, are gehiago San Sebastian Gastronomiko bezalako kongresu batean. Pintxoa oso ondo landu dugu, eta lortutako sariez gain, gure jatetxean harrera oso ona izan du”, adierazi du Danakoko David Rodriguezek.

Rodriguezek aipatu duenez, Irungo sukaldaritza garrantzi handiko gastronomia lehiaketen buruan jartzea harro egoteko modukoa da, “eta hori sariekin lortzen badugu, hobe”.

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend