Gaurko entsegua kororik gabe eta David Azurza abeslaria falta zela egin duten arren, oreretarrek argi utzi dute igandeko emanaldia magikoa izango dela
Ikuskizun berriko azken egonaldi artistikoa burutzen ari da Kukai Hondarribian
Programatzaileei begira zenbait jaialdi bisitatu eta gero, eta bi aste barru hiriburuetako birari ekin aurretik,
Erritu ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia egingo du igandean Kukai Dantza Konpainiak. Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma aukeratu dute horretarako, eta bertan ari dira gaur eta bihar lanean.
Gaur goizean kazetarioi ateak ireki dizkigute, eta Sharon Fridman koreografo israeldarrarekin elkarlanean sortu duten lanaren pintzelkada batzuk ikusteko aukera izan da. Gaurko saioa kororik gabe eta David Azurza abeslaria falta zela egin duten arren, argi utzi dute igandeko emanaldia magikoa izango dela.
Hilaren 31n estreinatuko dute
Erritu, Bilbon. Ondoren, Donostiako Victoria Eugenia (azaroaren 3an eta 4an), Biarritz (azaroaren 5ean), Gasteiz (azaroaren 9an) eta Basauri (azaroaren 10ean) bisitatuko dituzte. Aurretik, esan bezala, Hondarribiko Itsas Etxera ekarriko dute, igande honetan, hilak 14, 19:30ean.
Sarrera orokorrak 12 euro balio du, eta 18 urtetik beherakoek 6 euro ordaindu behar dute. Sarrerak Arma Plazako turismo bulegoan edota
Internetez eros daitezke.