Urriaren 18an (osteguna) izango da ETB1eko saioaren lehen kapituluaren emanaldia, 19:00etan, Amaia KZn. Sarrera doan da, eserlekuak bete arteko tokiarekin.
‘Go!azen’-en lehen kapitulua Donostian aurkeztu zuten larunbatean. Argazkia: Eitb.
ETB1 telebista katea azaroaren bukaeran hasiko da ematen
Go!azen telesailaren kapitulu berriak. Bada lehen atalaren aurrestreinaldia Irunen egingo dute, urriaren 18an zehazki (osteguna), 19:00etan Amaia Kultur Zentroan, eta doan: eserlekuak bete arte utziko dute jendea sartzen.
Lehen aurrestreinaldia larunbatean egin zuten Donostiako Atano III pilotalekuan,
Izan EITB jaialdiaren barruan. Beste hainbat herri eta hiritan ere azalduko dute lehenengoz atariko kapitulua.
Irungo Udaleko Euskara eta Kultura arloek elkarlanean antolatu dute gaztetxo eta nerabeentzako hain gustukoa den telesailaren lehen kapituluaren proiekzioa. Esan dutenez, bigarren urtez antolatu dute saioaren aurrestreinaldia —iazko sasoiko lehenarekin ere hala egin zuten—. Nabarmendu dute euskararen erabilera ikasgelatik kanpo eta aisia eremuan zabaltzeko eta sustatzeko baliagarri dala telesaila.