Arkeo&Art proiektuaren helburua da artista hirian den bitartean proiektu bat garatzea, Oiasso Museoari interpretazio berri bat emanez.
Oiasso Museoak eta udalak Arkeo&Art proiektua aurkeztu dute.
Udalak eta Oiasso Museoak Arkeo&Art proiektua aurkeztu dute. Horren bidez, Irun artisten egoitza bihurtuko da lau astez, datorren azaroa eta abendua artean. Helburua artista hirian den bitartean proiektu bat garatzea da, bertan, Oiasso museoaren interpretazio berri bat eginez edo museoa elkarrizketatuz. Deialdira aurkezten diren proiektu guztietatik bat aukeratuko dute Irunen bertan garatzeko.
Modu horretara, museoa “garaiko praktika artistikoekin inplikatzea eta gizartera zabaltzea” lortu nahi dutela adierazi dute antolatzaileek. Era berean, sormena museora eramatea dutela xede gaineratu dute.
Juncal Eizagirre Kultura ordezkariaren arabera, halako iniziatiben bidez, Oiassori erakusketa areto izateaz aparteko beste funtzio bat eman nahi diote, eta “agente kultural” ere izatea nahi dute.
Deialdian parte hartu ahal izateko 40 urtetik behera izan beharko dira, eta bakarka nahiz elkarlanean eginiko egitasmoak onartuko dira. Edozein diziplina artistikotan aurkeztu ahal izango dira lanak. Horretarako, artistek 2.000 euroko diru laguntza jasoko dute, eta museoak 800 eurora arteko gastua hartuko du beregain ostatua, joan-etorriak, eta dietak ordaintzeko; eta 400 eurora arte produkzio gastuei aurre egiteko. Eskaerak azaroaren 7a baino lehen egin beharko dira.
Aurretik, antzeko proiektu bat garatu dute Irunen: 2017an
Miriam Isasik egin zuen Kontemporanea arte programaren barruan.