L1 autobus linea elektrikoa izateko urratsak ematen hasi dira

irun.buselektrikoak

Ospitaleko geltokiko lanak.

Irun barruko L1 autobus linea elektrikoa izango da aurki. Hau da, linea horretan zerbitzua ematen ibiliko diren lau autobusak elektrikoak izango dira. Horretarako, autobus elektrikoak erosteaz gain —ekainean esleitu zuen udalak horretarako aurrekontua; erosketaz gain, mantenu zerbitzua ere esleitu zen—, linea horretako bi geltoki nagusietan ibilgailuek karga azkarra egin dezaten gunea jartzen hasi dira. Bi gune horiek Zaisako eta Bidasoko Ospitaleko geltokiak dira.

Beraz, L1eko bi geltoki nagusi horietan abian dira karga eremuak eraikitzeko lanak. Beharrezkoak dituzte karga puntu horiek, autobus elektrikoen autonomiak muga duelako. Hala, bi gune horietako batera iristean, karga azkarra egingo dute ibilgailu publikoek. Lan horiek egiteko 322.000 euroko partida bideratu du udalak.

Gaur bisitatu ditu Bidasoko Ospitaleko geltokiko lanak Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak. Azaldu duenez, L1 linearen elektrifikaziorako bidean ikusgarri den lehen urratsa dira lan horiek

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend