Hezegune bat eraikiko dute Plaiaundin, auzolanean

Oxinbiribil

Oxinbiribileko putzua, apo lasterkariaren ugalketarako.

Larunbat honetan, hilak 6, auzolana egingo dute Plaiaundiko parke ekologikoan: anfibioentzako hezegune bat eraikitzen hasiko dira. Lan horren atzean guraso irundar batzuek sortutako aisialdi taldea dago, eta hori aurrera eramateko Aranzadi zientzia elkartearen laguntza izango dute.

Goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua Plaiaundin, eta edonork parte har dezake. Ondoren, picnic erraldoia egingo dute (bazkaria bakoitzak eraman beharko du etxetik), eta, amaitzean, karaokea.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend