Amute-Kosta auzoko festak, gaurtik igandera

Amute-Kostako Jaiak estropada

Aurten arratsaldez egingo dute igandeko estropada, itsasgorarekin

Gaur (osteguna) hasiko dira Hondarribiko Amute-Kostako jaiak. Arratsaldez hasiko dira, lokalen apainketarekin (17:00) eta auzoko zaindari San Frantzisko Asiskoaren omenez egingo den mezarekin (19:00). Mezaren ondoren, luntxa zerbitzatuko dute.

Suziria, baina, bihar botako dute, arratsaldeko bostetan. Haurren Eguna da biharkoa, ekitaldi piloa antolatu baitituzte txikientzat plazan. 17:00etatik 19:45era ez dute atsedenik izango. Ordu horretan, pizzak zerbitzatuko dituzte, indarrak berreskuratzeko.

Amute-Kostako jaietako klasikoak ez dira faltako aurtengo egitarauan: pala txapelketaren finala, ostiraleko DJa, larunbateko bazkaria, igandeko estropada… Estropada igande arratsaldean izango da, mareak baldintzatuta. Horren aurretik zikiro jana izango da plazan, Lanbroa tabernaren eskutik (9 eurotan platera).

Amute-Kostako jaiak. Egitaraua

Osteguna   Ostirala   Larunbata   Igandea
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend