Haurrentzako futbol txapelketa, Amuteko festen barruan

Amute-Kostako Auzo Elkarteak haurrentzako futbol txapelketa antolatu du auzoko festen harira. Adi egutegiari, bihar hasiko baita. Hilaren 4an, 5ean eta 6an jokatuko dituzte partidak, arratsaldeko seietatik aurrera. Hau da, ostegunean hasiko da txapelketa, eta larunbatean izango da finala.

7-12 urte bitartekoek har dezakete parte eta izena ostegunean bertan eman behar da, 17:45ean, futbol zelai inguruan. Zalantzaren bat duenak, posta elektronikoz galde dezake.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend