Hondarribian barrena, Lisboarako bidean
Hondarribia zeharkatu du gaur goizean bakearen aldeko Peace Run lasterketa sinbolikoaren 31. ekitaldiak.
egiluze ikastetxeko haurrek eraman dute Hondarribian Peace Run lasterketako lastargia
Hondarribia zeharkatu du gaur goizean bakearen aldeko
Peace Run lasterketa sinbolikoaren 31. ekitaldiak. Aurten, Bulgaria eta Portugal arteko ibilbidea egiten ari da. Otsailean abiatu zen Sofiatik, eta urriaren 8an iritsiko da Lisboara.
Hondarribian
Egiluze ikastetxeak egin du bat Peace Run lasterketarekin, eta ikastetxeko 250 ikasle inguruk jantzi dituzte korrika egiteko zapatilak. Udaletxean egin zaion harreraren ondoren, lastargia buruan zutela, Alde Zaharra eta Portua zeharkatu dituzte nazioarteko eta Hondarribiko korrikalariek.