Iturrainerrekako flora inbaditzailea erauzteko deialdia

Aranzadi Txurtxipi Jaizkibel

Aranzadik antolatutako auzolan bat, iaz, Txurtxipi errekan

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, Iturrainerreka eta inguruko flora inbaditzailea erauzteko auzolana egingo dute larunbatean. Aranzadik azaldu duenez, 2017-2018an zehar hainbat ekintza egin dira Jaizkibelgo Iturrainerrekaren egoera ekologikoa berreskuratzeko. “Bertan, ibar basoaren naturalizazioan, landare mehatxatuen berreskurapenean eta landare inbaditzaileen erauzketan egin da lan”, azaldu dute.

Larunbatean, ekintza horien berri emateko eta Jaizkibelgo flora eta habitatei buruzko hainbat bitxikeria ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta erauzketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Interesa dutenek, adi, gaur (osteguna) dutelako azken eguna. Arratsaldeko 20:00ak baino lehen egin behar dute, telefonoz (943 46 61 42 edo 943 11 12 43 zenbakietara deituz), edo posta elektronikoz. Bi aukera daude, 08:30ean Damarri plazatik (Zumardia parean) oinez abiatzea, edota 10:00etan Justizko aparkalekuan agertzea. Joaten direnei, mendiko arropa, ura eta hamaiketakoa eramateko eskatu die zientzia elkarteak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend