[GALERIA] Kemenen lilura, hilaren 9a biribiltzeko
Kemen Dantza Taldeak Hondarribiko jaietako emanaldi berezia eskaini zuen atzo ilunabarrean Arma Plazan. Ikusi argazki onenak:
Bateleren zortzikoa, Kemen Dantza Taldearen atzoko saioan
Ohikoa izanagatik, berdin berdin liluratzen du. Kemen Dantza Taldeak Hondarribiko jaietako emanaldi berezia eskaini zuen atzo ilunabarrean Arma Plazan. Plazatik mugitu gabe, besteak beste, Auritzera, Eltziegora, Otsagira eta Luzaidera bidaiatu zuten dantzariek, tokian tokiko dantzak eta jantziak erakutsiz.
Arraunlariei omenaldia egin zitzaiela-eta, ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen saioa. Hemerotekan, atzoko egunez Hondarribia Arraunek Kontxa irabazi zuela geratuko da, ez Kemenen saioa. Baina atzoko egun handia biribiltzeko modu bikaina izan zen Arma Plazako emanaldia, eta bertara hurbildu zirenek gozatu ederra hartu zuten.