2019ko aurrekontu partehartzaileak, martxan

Aurrekontu partehartzaileak definitzeko saioetako bat.

Irungo Udaleko Informazioaren Gizarte, Hiritar Parte Hartze eta Auzoen ordezkari Pedro Alegrek jakinarazi berri duenez, 2019. urteko aurrekontu partehartzaileak martxan dira. Bost urte beteko ditu aurten egitasmoak.

Hala, Irungo herritarrek aukeratuko dute zer egin 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Datorren astean (hilak 12) zabalduko dute proposamenak bidaltzeko epea eta hilaren 19an itxiko dute. Proposamena bidaltzeko, Irungo udaleko webgunea eskuragarri dago. Udalak jasotako zazpi proposamen landuko dituzte bizilagunek taldean, eta bozkatuenak azken 14 proposamenen artean sailkatuko dira. Lehen saioa Palmera Montero Gunean izango da, hilaren 12an eta hurrengoa hilaren 19an Luis Mariano zentroan (19:00etan biak).

Irundarrek bidaliko dituzten proposamenek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: urte batean egin ahal izatea (2019an), Irungo Udalak eskumena izatea, teknikoki bideragarriak izatea, aurrekontuaren barruan sartzea eta interes orokorrekoa izatea, ez pribatua.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend