Abian da Amute-Jaitzubiko bidegorri zatia eraikitzeko obra

Amute-Jaitzubia bidegorria

Amuteko biribilgunea eta ospitalekoa elkartuko ditu bidegorri zatiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-departamentuak sustatuta, hasi dira Jaitzubia eta Amute lotuko dituen bidegorria eraikitzeko obrak. Bidegorri berriak 1,2 milioi euroko aurrekontua du, eta 2019ko udaberria baino lehen amaitzea espero dute.

1.385 metroko luzera duen bidea da, oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko lau metroko zabalerakoa. Amute auzoa eta Bidasoa Ospitalerako sarbidea ematen duen biribilgunea lotuko ditu, eta errepidearen ezkerraldearekin paralelo joango da.

Aldundiak, Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak garatzen duten Ederbidea sarean txertatuta dago Jaitzubiko bidegorri zatia. Ederbideak, bizikletaren erabilera aisian edo turismoan zein eguneroko joan-etorrietan bultzatu eta sustatzeko politikak ezartzea du helburu.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend