GUTUNA: 'Urrezko intsignia'
Herriko Jaien hasierari lotuta, Hondarribiko Udalak, Alkatearen eskutik, urrezko intsignia eskaintzen zaio herritar edo herriko elkarte bati. Sari honen banaketaren inguruan hausnarketa bat proposatzen du Abotsanitz Udal Taldeak.
Hau honela, helburua sari hau nori eman behar zaion herritarrei zabaltzea litzateke. Herritarren ordezkari batek baino, herritarrei beraiei aukeraketa hori gauzatzea eskaintzeak erakundeekin duten harremana areagotuko duelakoan gaude. Honez gain, herriko bizilagunek herriko erabakietan parte hartzea ez ezik, erabakiak hartzera bultzatuko geniekeelarik, herriarekiko atxikitasunean urratsak ematen hastea suposatuko lukeelarik.
Bestalde, aukeraketaz gain, maiztasunaren inguruan ere hausnartu beharko genukeela uste dugu. Hondarribia bezalako herri batean, non 17.000 biztanle inguruko herria osatzen dugun, urtero pertsona edo elkarte batek egindakoak aipamen berezia izatea erraza ez denez izango, eta herriko urrezko intsigniak behar lukeen bereizgarritasuna kontutan izanik, maiztasun horren inguruan hausnartzera bultzatzen gaituela uste dugu.
Bukatzeko, orain arteko eredua eta herritarrek aukeratutakoa ere uztartu daitekeela uste dugularik, eredu misto bat ere izan daiteke aukera bat. Eskaera honen helburu bakarra, izendura honen ereduaren hausnarketa bat egitea besterik ez da.
Abotsanitz Herri Batzarra