Polonia eta Errumaniatik, Irunera

31 ikaslek bisitatu dute udaletxea.

Harrera beroa egin diote gaur Irungo udaletxean Polonia eta Errumaniako ikasle talde bati. Irungo Udaleko Nazioarteko Mugikortasun Zerbitzuak ahalbidetu du bisita, ‘Erasmus +’ programaren bitartez. Harreran, Udalbatzako zenbait kide izan dira.

13 eta 17 urte bitarteko 31 gaztetxo jaso dituzte Irunen, hiria eta bertako kultura eta ohiturak ikusi eta ikasteko. Hamar egunez, errespetua, autonomia pertsonala edota kulturarteko ikasketari bultzada emango diote.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend