Ama Guadalupekoak 'erretiroa' hartu du
Madrilen aurkeztu dute Go Fit Hondarribia trainerua, babesle nagusiaren etxean. Retiro parkean arraun egin dute hondarribiarrek.
Ama Guadalupekoa, Madrilgo Retiro parkean arraunak altxatuz
Datorren astean aurkeztuko dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak, San Joan bezperako ohiko ekitaldian. Gizonen A traineruaren bigarren aurkezpena izango da, larunbatean Madrilen egin zutenaren ondotik. Izan ere,
Go Fit gimnasio sareak babestuko du aurten Ama Guadalupekoa eta, babeslearen egoitza Madrilen egonik, Espainiako hiriburuan egin dute agerraldia lehen ontziko arraunlariek.
Mundu guztiak daki Madrilen ez dagoela hondartzarik, horregatik, Retiro parkean egin dute hondarribiarrek arraun. Kirolariekin batera, arraun elkarteko ordezkaritza batek bidaiatu zuen Madrilera, eta ekitaldira Go Fit enpresako arduradunak eta Madrilgo zenbait agintari batu zitzaien. Zaleak ez ziren falta izan.