Euriarekin, segurtasun tartea handitu
Arratsaldean ere euri asko egin dezake, batez ere kostaldean.
Ahate taldea, Bidasoa ibaiaren itsasoratzean
Gaur goizean Bidasoko itsasoratzean hartutako irudia da, basahate ama bat, umeekin korrontearen aurka etxerako bidean. Egun konplikatua izango da gaurkoa, ur asko botatzen ari delako.
Euskalmet agentziaren sarean, goizean litro gehien pilatu dituen eskualdean da Bidasoa —40,5 litro 12:00ak arte—, eta horrek eragina izan du erreken emarian. Ordu horretan Bidasoa ibaiaren arroa zaintzen duen Jaitzubiko estazioa maila horira igo da; une honetan maila berdera itzuli da berriro.
Arratsaldean euria egin dezake, batez ere kostaldean, baina ez goizean bezain beste. Nolanahi ere, adi ibai ertzetan eta, errepidean, segurtasun tartea handitu.