Beste behin ere, zoragarria izan da Herri Kanta Jaialdia
Herriko hamar abesbatzek parte hartu dute Hondarribiko Herri Kanta Jaialdiaren 29. edizioan.
Kasino Zaharra abesbatza, Gipuzkoa plazako saioko une batean
Eztarriak urratu arte kantuan. Horrela pasatu zuten atzoko eguna zientoka hondarribiarrek. Herri Kanta jaialdiaren 29. ekitaldia egin zuten atzo,
herriko hamar abesbatzen parte hartzearekin. Goizean egin zuten ekitaldi nagusia, Gipuzkoa plazan, baina hura bukatuta kalez kale aritu ziren koruak. Bazkariaren ostean ere, kalera atera ziren kantu kantari, Portu auzoa girotuz.
Egia da eguraldiak asko lagundu zuela, baina eguzkiaren gainetik hondarribiarrak izan ziren protagonista. Hilabeteak pasatu dituzte atzoko eguna mimo handiz prestatzen, eta atzo dena eman zuten. Beste behin ere, zoragarria izan zen da aurtengo Herri Kanta Jaialdia.