Herri kanta jaialdiak 29. ekitaldia bizituko du igandean

Herri kanta

11 koru izango dira aurtengo Herri Kanta Jaialdian

29. Herri Kanta Jaialdia egingo dute igande eguerdian Hondarribiko Gipuzkoa plazan, 11:00etan hasita. Kantu zaletasunaren osasun onaren erakusle izango da, batetik, 29 ekitaldia betetzea ez delako samurra, eta bestetik, herriko 11 taldek parte hartuko dutelako. Bakoitzak bi abesti kantatuko ditu eta, bukaeran, Agur jaunak, denen artean.

Agurraren aurretik, baina, Iruñeko Kortxeen Lantegia korua igoko da oholtzara, Hondarribiak, Baionak eta Nafarroako hiriburuak elkarlanean darabilten Creacity programaren barruan.

Abesbatzen ordena

  • Kardiñeruak: Itsasoan urak haundi dire eta Arrosa lore-lore. Zuzendariak: M. Joxe Iridoy eta Aritz Enparan.
  • Xarmanta: Txingudiko Bahia eta Maria Maialen. Zuzendaria: Pili Anunzibai.
  • Surbesta: Ene Maite… eta Hondarbia! Zuzendaria: Ander Ribes.
  • Zumardikoak: Jeiki jeiki eta Boga boga. Zuzendaria: Iñigo Salaberria.
  • Klink: Maiatz hontan eta Maite. Zuzendaria: Aritz Gonzalez.
  • Goxoki: Aitak eman zerautan eta John zaharra. Zuzendaria: Alberto Lasa.
  • Billabak: Gogoaren baitan eta Izar(r)en artean hegan. Zuzendaria: Aritz Enparan.
  • Amuitz: Orra or goiko eta Hallelujah. Zuzendaria: Gurutz Ortolaiz.
  • Olagarro: Bakearen Urxoa eta Itsasoari begira. Zuzendaria: Xabier Agirre.
  • Kasino Zaharra: Elizatikan konbenturaino eta Agure zaharra. Zuzendaria: Junkal Gascon.
  • Amute: Lau Teilatu eta Boga boga. Zuzendaria: Bibi Garcia.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend