Jaietako txosnak nork kudeatuko dituen jakinarazi dute

Txosna bat Urdanibia plazan

Orotara, sei txosnarentzako tokia izango da Urdanibia plazan.

Ostegunean egin zen San Pedro eta San Martzial jaietan Urdanibia plazan jarriko diren txosnak esleitzeko zozketa. Sei plaza ziren banatzekoak jasotako eskaera guztien artean. Behin zozketa eginda, honako sei talde eta eragileek kudeatuko dituzte txosnak jaietan:

  • Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunea.
  • Mondragon Unibertsitatea, Enpresagintza.
  • Emakumea eta Zinea egitasmoa.
  • Men of Rock Musika Elkartea.
  • Real Union.
  • Ramuntxo Trinkete Kluba.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend