4.000 litro sagardo banatu dituzte eta 2.000 edalontzi inguru saldu. Euria egin badu ere, ez du zapuztu irundarren festarako gogoa.
Sagardoa izan da protagonista Urdanibia plazan.
XXIII. Sagardo Eguna egin dute Irunen. Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Urdanibia plazak hartu du sagardo festa gaur arratsaldean, 18:00etan hasita. 21 sagardotegik hartu dute parte, eta 4.000 sagardo botila banatu dituzte. Eguraldia ez dute lagun izan, baina hala ere, jende andana bildu da Urdanibia plazara sagardoaz gozatzera, aterkia zabalik tarteka, baina jai giroarekin disfrutatzen.
Zozketa berezia egin dute aurten, gainera. Euro baten truke txartela erosita, Ola jatetxean bi pertsonentzako afaria lortzeko aukera izango dute. Gainera, 20 sagardo botila ere zozketatuko dituzte gaur bertan.