Etxekoen omenaldia jaso du 'Aristi'-k
Ohorezko Mailako partidaren aurretik Hondarribia Futbol Elkarteak Jose Javier Aristizabal 'Aristi' omendu du. Martxoan Olazabal kirol Saria jaso zuen.
Lehen taldeko jokalariekin argazkia atera zuen Aristik
Hainbat elkarteetan lagundu izan duen arren, denen gainetik futbol taldekoa izan da beti Jose Javier Aristizabal
Aristi. Horregatik, “beti laguntzeko prest egoteagatik”, Hondarribia FEk omendu egin zuen larunbatean Hondartzan, Hondarribiak eta Pasaiak jokatutako partidaren aurretik.
Lehen taldeko jokalariek argazkia atera zuten berarekin, eta ondoren, ohorezko sakea egin zuen Aristik. Haien nahia hori bazen ere, jokalariek ezin izan zioten garaipena eskaini, aurkaria askoz gehiago izan zelako berdegunean. Pasaiak irabazi zuen partida, 1-4ko emaitzarekin.
Aurten Aristik jaso duen bigarren omenaldia izan da. Martxoan, kirolarekin zerikusia duen pertsonari eskainitako
Olazabal Kirol Saria jaso zuen Itsas Etxean, Hondarribia Eskubaloia elkarteko Jose Angel Izquierdorekin batera.